2-2 berdindu du Goierri Gorrik Oiartzunen aurka
Goierri Gorrik 2-2 berdintzea lortu du jaitsiera faseko bigarren partidan Oiartzun K.E. 'B'-ren aurka
Goierri Gorrik Oiartzun K.E. ‘B’ taldea hartu du gaur arratsaldean Loinatz Zelaian jaitsiera faseko bigarren partida jokatzeko asmoz. Porrota ekiditea ezinbestekoa zen honetan, burumakur joan dira Goierriko jokalariak atsedenaldira lehenengo zatia 0-1 emaitzarekin amaitu eta gero. Bigarren zatirako indarrak hartu ostean, Libe Arruabarrenak lehenengo gola sartu du 61. minutuan.
Partida amaitzeko denbora gutxi falta zenean, Oiartzunek bigarren gola sartu du Goierritarren atean, baina berehala Elena Zubiaurrek berdinketa lortu du 84. minutuan penaltiz sartutako golarekin. Berdinketari esker, Goierri Gorriko neskak 5. postuan kokatu dira ligako sailkapenean 16 punturekin, Oiartzun K.E. ‘B’-ren atzetik.