Goierri behean behera egin dute datuek, goiko herrietan gora
Osasun Sailaren arabera 50 kasu gehiago agertu dira Goierrin, erdiak baino gehiago Legazpin, Urretxun eta Zumarragan. Hamasei herri daude 400eko tasaren gainetik.
Gorabehera askorekin jarraitzen dute koronabirusaren datuek eskualdean. Goierri behekaldeko herrietan behera egin dute datuek nabarmen. Goierri garaian dago, ordea, fokua une honetan; kasuen erdiak baino gehiago Legazpin, Urretxun eta Zumarragan agertu dira.
Legazpi da, gaur ere, positibo berri gehien dituen herria, beste 21 kasurekin. Urretxun (10) eta Zumarragan (9) ere kasu berri ugari dituzte. Datu apalagoak dituzte gainontzeko herrietan: Lazkaon 5, Ordizian 2, eta bana Beasainen, Ezkio-Itsason eta Olaberrian.
Eragin tasari dagokionean, hamasei herrik gainditzen dute 400eko langa. Zaldibiak, Itsasondok, Legazpik, Altzagak eta Ataunek dute tasarik altuena, denak ere, milatik gora baitaude.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 6.936 COVID-19 positibo kasu izan dira.
04/19 | DENERA | TASA | |||
Altzaga | 0 | 8 | 1639,34 | ||
Arama | 0 | 18 | 0 | ||
Ataun | 0 | 185 | 1087,58 | ||
Beasain | 1 | 1.497 (+1) | 570,57 | ||
Ezkio eta Itsaso | 1 | 36 (+1) | 788,64 | ||
Gabiria | 0 | 22 | 1754,39 | ||
Gaintza | 0 | 10 | 877,19 | ||
Idiazabal | 0 | 137 | 168,07 | ||
Itsasondo | 0 | 65 | 1923,08 | ||
Lazkao | 5 | 506 (+5) | 603,69 | ||
Legazpi | 21 | 749 (+21) | 1795,70 | ||
Legorreta | 0 | 158 | 738,26 | ||
Mutiloa | 0 | 15 | 0 | ||
Olaberria | 1 | 68 (+1) | 763,36 | ||
Ordizia | 2 | 1.228 (+2) | 427,01 | ||
Ormaiztegi | 0 | 104 | 391,85 | ||
Segura | 0 | 187 | 260,93 | ||
Urretxu | 10 | 557 (+10) | 995,75 | ||
Zaldibia | 0 | 291 | 2110,98 | ||
Zegama | 0 | 176 | 723,21 | ||
Zerain | 0 | 13 | 364,96 | ||
Zumarraga | 9 | 906 (+9) | 906,22 | ||
GOIERRI | 50 | 6.936 (+50) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.
- Osasun sailaren txostena (2021-04-20)