Goierri Gorrik bina berdindu zuen; Beasainek, irabazi
BEASAIN // Goierri Gorrik bina berdindu zuen Oiartzunen aurka. Puntu ona da, atzetik bi bider joan baitziren. Berdinketaren gola 84. minutuan lortu zuten, penaltiz. Puntuari esker jaitsiera postuetatik irten dira. Bestalde, Beasainek huts eta bat irabazi zuen, San Inazioren aurka. Igoera fasean aurrera jarraitzeko postuak lau puntutara mantentzen dituzte.













