Jorge Manriquek Aterpera ekarri du Madagaskar uhartea
BEASAIN // Jorge Manrique argazkilari ordiziarrak Madagaskar erakusketa zabaldu du Aterpe tabernan. Maiatzaren 27ra arte egongo da ikusgai. «Irudi hauen bitartez pixka bat uharte honen edertasun zoragarria islatu nahi dut», dio Manriquek. Baina «dokumentaletan eta liburuxka turistikoetan agertzen ez den» testuinguru sozial gordina ere jaso du.