Baleikek kaleratutako langilearen alde
Legazpiko Baleike enpresako langileek protesta egin dute, CCOOko ordezkari batek «jasan duen kaleratzea eta montajea» salatzeko. Bezero nagusia duten Irizar lantegiaren atarian bildu dira.
CCOO sindikatuak mobilizazioak deitu ditu azken asteotan, Legazpiko Baleike enpresako CCOO-eko ordezkari batek «jasan duen kaleratzea eta montajea salatzeko» eta haren berronarpena eskatzeko. Stop jazarpen sindikala, gezurrik ez! lelopean, atzo, Ormaiztegiko Irizar enpresaren kanpoaldean egin zuten elkarretaratzea, Irizar baita Baleikeren bezero nagusia. Egoera horretan daudenbigarren aldia da azken zazpi urteetan; aurreko kanporatzean enpresak langilea berronartu zuen.