Beasaingo Udalean zerbitzu minimoekin ari dira lanean
Igunean, erregistroan eta udaltzaingoan zerbitzu minimoekin ari dira funtzionatzen
Beasaingo Udaleko zenbait adarretan zerbitzu publikoen aldeko greba babestu dute eta zerbitzu minimoak eskainiko dituzte gaur. Zehazki, Igunean, erregistroan eta udaltzaingoan.
ELA, LAB, CCOO, ESK, Satse eta Steilas sindikatuek antolatutako greba da gaurkoa, lantaldeak egonkortzea eskatzeko eta gehiegizko behin-behinekotasun tasak salatzeko. Ia 60.000 behargin publiko kontratu finkorik gabe ari direla lanean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ohartarazi dute. “Enplegu publikoaren behin-behinekotasunaren arazo larriaren eta lanpostu publikoen suntsiketaren aurrean” premiazko neurriak har ditzala eskatzen diote sindikatuek Eusko Jaurlaritzari.
Gipuzkoari dagokionez, Donostian egingo dute manifestazioa, 11:30etik aurrera, Bulebarretik.