Covidak sortutako egoerara egokitzeko laguntza
Merkataritza eta ostalaritza lokalak neurri berrietara egokitzeko inbertsioak eta ekipamenduak finantzatzeko 100.000 euroko laguntza-lerroa sortu du udalak.
Zumarragako merkataritza eta ostalaritza lokalak Covid ondoriozko egoerara egokitzeko inbertsioak eta ekipamenduak finantzatzeko, 100.000 euroko laguntza-lerro espezifiko bat jarri du abian Zumarragako Udalak.
Egoitza fiskala Zumarragan duen txikizkako merkataritzako edota ostalaritzako jarduera baten titularrak diren pertsona fisiko eta juridikoek eska dezake laguntza. Beste bi baldintza ere bete behar ditu eskatzaileak: Zumarragan jendearentzat zabalik dagoen saltokia izatea eta dagokion EJZn alta emanda egotea. Maiatzaren 31ra arte egin daitezke eskariak zumarraga.eus webgunean.
Diruz lagundu daitezkeen gastuak honakoak dira: babes manparak, gelen banagailuen terminalak, haize babesak eta barnealdeko edo kanpoaldeko eremuetan bereizteko edota babesteko elementuak.
Laguntzaren zenbatekoa egindako inbertsioaren %100ekoa izango da. Eskaera bakoitza gehienez 1.000 eurokoa izan behar da.
Aurkeztu beharreko dokumentazioari dagokionez, ondorengoak dira: eskabide ofiziala, zinpeko aitorpena, inbertsioen aurrekontua eta inbertsioa eginda badago, faktura eta ordainagiria. 2021eko ekainaren 15era arteko epea egongo da fakturak eta ordainagiriak aurkezteko.