Heriotza hurbila kudeatzeko lanketa egingo du Beasainen minbiziaren aurkako taldeak
Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkarteak adingabeei senitarteko baten heriotza hurbilean nola lagundu jakinarazteko hitzaldia antolatu du
Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkarteak adingabeei senitarteko baten heriotza hurbilean nola lagundu jakinarazteko hitzaldia antolatu du. Maria Jose Gonzalez Aspanogiko psikologoa eta Itxaso Uribeetxeberria elkarteko psikologoa izango dira hizlariak. Bihar izango da, 18:00etatik aurrera, udaletxeko areto nagusian. Halere, aurrez izena eman behar da, edukiera arazorik izan ez dadin. Elkartearen webgunetik egin behar da.
Minbiziaren aurkako elkartea gaiaren inguruko astean murgilduta dago. Hitzaldiak eta ikastaroak antolatu dituzte eskualde osoan, problematika ezagutarazteko, konponbideak eskaintzeko eta babes gehiago jaso dezaten. Pasa den urtean 70 familia artatu zituzten Zumarragako zentroan.