Iparra-Hegoa arteko lankidetzarako deia egin dute Lazkaon
Lazkaoko Udalak zabaldu du Iparra-Hegoa lankidetza programak garatu ahal izateko laguntza deialdia. Denera, 20.000 euro bideratuko ditu garapen bidean dauden herrialdeetan proiektuak laguntzeko. Kooperanteek eta elkarteek maiatzaren 26ra arte aurkez dezakete eskaria, udaletxean.












