Izadi Zaleak taldeak ez du aurrez aurreko zerbitzurik eskainiko
Izadi Zaleak mendi taldeak jakinarazi duenez, datozen asteetan ez dira Kultur Etxean egongo mendiko zerbitzua eskaintzen. Legazpin koronabirusak eragindako egoera larria dela eta, zerbitzu hau alde batera uztea erabaki dute gauzak aldatu arte. Jasotzeko geratzen diren federatu txartelak postaz bidaliko dituztela adierazi dute. Egoera hobetzen denean, berriro itzuliko dira Kultur Etxera.