Oskar Alegria zine zuzendaria Goienizen gaurko saioan izango da
Beasaingo Usurbe Antzokian Goieniz zineklubak Oskar Alegria zine zuzendariaren bisita jasoko du gaur. Zuzendaria eta protagonista den Zimiriki dokumentala eskainiko dute 18:30ean, Usurbe Antzokian. Amaitutakoan, Alegriarekin solasaldian arituko dira. Sarrera librea da.
Goieniz zineklubak Oskar Alegria zine zuzendariaren bisita jasoko du gaur. Zuzendaria eta protagonista den Zumiriki dokumentala eskainiko dute 18:30ean, Usurbe Antzokian. Amaitutakoan, Alegriarekin solasaldian arituko dira. Sarrera librea da.
Zumirikik ‘ibaiko uharte’ esan nahi du. Alegria uharte horretako naufragoa izango da. Lehorretik, halere. Izan ere, txikitan jolasean ibiltzen zen uhartea urpean gelditu da, ibaian behera eraikita presa bategatik. Lau hilabete igaro zituen, bakardadean, Nafar Pirinioetako basoez inguratuta, naturarekin eta haurtzaroarekin bat egin nahian.
Kritika onak jaso ditu lanak. Besteak beste, Feroz sarietan dokumental onenaren izendapena jaso zuen.