Tobera musika eta dantza eskolan matrikula egiteko epea zabalik, maiatzaren 23ra arte
2021-22 ikasturtean matrikulatzeko epea ireki du Zegamako, Zeraingo, Mutiloako eta Segurako Tobera Musika eta Dantza Eskolak. Ikasturte berria irailean hasiko da eta 4 urtetik gorakoek zein helduek dute izena emateko aukera. Irailean hasi nahi dutenek zein jarraitu nahi dutenek egin behar dute orain derrigor matrikula maiatzaren 23a baino lehen, Toberako webgunean dagoen formularioa bete eta bidalita.