Idiazabalgo Udaletxea itxita gaur sektore publikoko greba dela eta
Udaletxea itxita egongo da gaur, udal langileen gehiengoak sektore publikoan deituta dagoen grebarekin bat egin duelako. Halere, udaleko erregistro orokorra erabilgarri egongo da udaleko webgunean nahi duenarentzat, atariko izapideen ataletik sartuta. Horrez gain, hiriburuetan kokatutako Eusko Jaurlaritzaren Zuzenean bulegoak ere erabilgarri izango dira presentzialki erregistroak egiteko.