Anaitasuna izango du aurrean Beasainek; Alaves, Goierri Gorrik
BEASAIN // Beasainek etxean jokatuko du bihar, Anaitasunaren aurka, 16:30ean. Ateak itxita jokatuko dute eta klubaren Youtubeko kanalaren bidez ikusi beharko da lehia. Irabaziko balute, azkoitiarrak aurreratuko lituzkete. Goierri Gorrik ere bihar jokatuko du, 16:00etan, Gasteizen. Alavesen bigarren taldea izango dute aurkari. Taldeko liderrak dira, gorriek baino bost puntu gehiagorekin.













