Laboral Kutxa taldeko Xabier Muriasek irabazi du 78. Lazkao Proba
Bigarren Laboral Kutxa taldeko Unai Iribar Jauregik eta hirugarren, Lizarte taldeko Ivan Cobo Cayon geratu dira.
Xabier Murias Garziak (Laboral Kutxa-Fundacion Euskadi) irabazi du, 3.04:24ko denbora eginda, 78. Lazkao Proba, afizionatuen txirrindulari lasterketa. Murisekin batera sartu da helmugan, taldekide duen Unai Iribar Jauregi (Laboral Kutxa-Fundacion Euskadi). Hirugarren, Ivan Cobo Cayon (Lizarte) izan da, 10 segundo ondoren. Mendiko sailkapenean, lehena, Pablo Carrascosa Miller (Lizarte) izan da. Azkenik, taldeka, Laboral Kutxa-Fundacion Euskadiko txirrindulariak izan dira azkarrenak.
Goizean zehar jokatu da laskerketa. 09:30ean abiatu dira Lazkaotik eta 129 kilometroko etapan Larraitz bi aldiz, Urkillaga, Olaberria eta Lazkaomendi igaro dituzte.