Borroka sindikal feminista defendatu dute
LABeko egoitzaren aurrean elkarretaratzea egin zuten pasa den ostiralean, astean zehar atxilotutako sei sindikalistei babesa adierazteko eta borroka sindikal feminista defendatzeko. LABen esanetan, atxiloketak patronalaren mezua izan ziren, «ezarritako ordena zalantzan jartzeagatik». «Alferrik ari zarete», erantzun zieten, «ez baitugu atzerapausorik emango. Denak batera eta inoiz baino indar handiagoz borrokatzen jarraituko dugu».













