Kilometroak kolereztatu dituzte
Kilometroak jaia ari da gorpuzten: antolaketa lanak aurrera doazen heinean, lerro hutsak mural bihurtuz doaz. Mural handi bat, Euskal Herri osoa hartuko duena. Beasainen izango du zati bat, Andramendi ikastolako arkupetan, ziburuen parean. Bestalde, Kilometroak arropak eta osagarriak salgai daude Interneten. Maiatzaren 10a baino lehen egin behar dira eskariak, kilometroak.eus/denda atarian.













