40 umek hartu dute parte Legazpiko XVIII. marrazki lehiaketan
Marrazten igaro dute gaurko goiza Legazpiko Arkatza Elkarteak antolatutako marrazki lehiaketan parte hartu duten 40 haurrek
Marrazki lehiaketako parte-hartzaileak // T. Madinabeitia
Legazpiko Arkatza Elkarteak, urtero moduan, haurren marrazki lehiaketa antolatu du aurten ere, XVIII. izan da aurtengoa. Parte-hartzaileek gaur goizean jaso dituzte margotzeko orria eta euskarria Kultur Etxeko sarreran beraien lanei ekiteko asmoz.
Guztira 40 haur animatu dira lehiaketan parte hartzera; Lehen Hekuntzako 1. eta 2. mailako (A maila) 15 haur, 3. eta 4. mailako (B maila) 12 haur, eta 5. eta 6. mailako (D maila) 13 haur. A eta B mailako haurrek irudimenezko gai libre bati buruz egingo dute marrazkia, eta gainerakoei, gaia ezarri zaie lehiaketa hasteko unean.
Sari banaketa maiatzaren 6an 19:00etan, egingo dute Kultur Etxeko Areto Nagusian, eta guztira hiru sari sorta banatuko dira. Horrez gain, aurkeztutako lan guztiak ikusgai egongo dira Kultur Etxean maiatzaren tik 14ra bitartean.













