Poligrafo Festen seigarren edizioa egin dute Urretxun
John Dealer&The Coconuts legazpiarrek, Urretxuko eta Zumarragako Northagirres-ek, Soma Cult beasaindarrek eta Joseba B. Lenoir gang taldeek jo dute Poligrafo Fest musika jaialdian
Northagirres taldeko abeslaria // A.Garmendia Gaur, Langileen Nazioarteko Egunarekin batera, musikaren eguna ere izan da Urretxun, eta hori ospatzeko asmoz, Poligrafo Fest musika jaialdiaren seigarren edizioa egin dute Urretxuko Labeaga aretoan. John Dealer&The Coconuts legazpiarrek, Urretxuko eta Zumarragako Northagirres-ek, Soma Cult beasaindarrek eta Joseba B. Lenoir gang taldeak aritu dira gaurko arratsaldea girotzen.
Jaialdia egungo egoerak eskatzen dituen segurtasun neurri guztiekin ospatu da: hidrogela, distantziak, maskarak, edukiera… Horrez gain, debekatu egin dute aretoan erre, edan eta jatea.













