Moyua Ordizia txapeldunorde izendatu da 23 urtez azpiko txapelketan
Madrilgo C.R. Complutense Cisneros taldearen aurka Liga nazionaleko finala 26-10 galdu eta gero, Moyua Ordizia txapeldunorde izendatu da 23 urtez azpiko txapelketan

Moyuak, bere kategoriako liga nazionaleko finalean jokatzeko txartela lortu zuen joan den astean, finalerdiko partidan Alcobendasi 13-16 Las Terrazas zelaian irabazi eta gero. Partida oso berdindua izan zen eta Asier Pazosen mutilei gogotik sufritzea egokitu zitzaien saria eskuratzeko.
Gaur 12:00etan hasi dute Madrileko Unibertsitate Hiriko Erdigunean, El Central errugbi zelaian, Madrilgo C.R. Complutense Cisneros taldearen aurkako finala. Pazosen mutilak gogor aritu diren arren, madrildarrek aukerak aprobetxatzen jakin dute eta azkenean 26-10 gailendu da Moyuaren aurka.
Gaurko porrotaz gain, denboraldi bikaina egin du Moyua Ordizia taldeak, eta gaurkoan, 23 urtez azpiko torneoan lortutako txapeldunorde tituluarekin itzuliko dira etxera.