Alustiza, Amunarriz eta Urteaga, Aitz Zorrotzeko garaileak
BEASAIN // Aitz Zorrotz elkarteak antolatutako ehiza xehe lehiaketa Jon Urteagak irabazi zuen senior mailan. Patxi Gorostizak eta Ander Otaegik bigarren eta hirugarren amaitu zuten, hurrenez hurren; Jose M. Amunarrizek irabazi zuen helduetan, eta Asier Alustizak gazte mailan. Zanbranan elkartu ziren.













