Ormaiztegiko liburutegiko literatur taldeak hirugarren saioa egin du
Arantxa Urretabizkaiaren 'Zergatik panpox' liburua landu dute, urteko hirugarren saioan
Liburutegiko literatur taldeak aurtengo 3. saioa egin du. Herenegun izan zen, eta Arantxa Urretabizkaiaren Zergatik panpox liburuaren inguruko lanketa egin zuten, Miriam Lukiren gidaritzapean. Hurrengo saioan parte hartu nahi duenak informazio gehiago eska dezake kultura@ormaiztegi.eus helbidean edo liburutegian bertan.