GKSk boterearen inguruko hitzaldia egingo du Beasaingo udaletxean
Goierriko Gazte Koordinadora Sozialistak langileen askatasunaren ezabapenaren eta boterearen arbitrariotasunaren ondorioen inguruko hitzaldia antolatu du. Gaur elkartuko dira, 17:00etan, Beasaingo udaletxeko aretoan. Edukiera mugatua izango da. Gizartea formatu eta iritzi kritikoa sustatzea da hitzaldiaren helburua.