Lazkaomendiko txirrindulari proba bihar jokatuko da
Lazkaomendiko 45. Txirrindulari Proba bihar arratsaldean jokatuko da, 16:00etan hasita. Junior mailakoentzat da, eta 95 kilometroko etapa prestatu dute Lazkao Kirol Elkarteak eta Esparru elkarteak. Herriko plazatik abiatuko dira; Alegiara joan-etorria eginda, Zaldibiatik Larraitz igoko dute bi aldiz. Azken biran, Zaldibiatik gora Lazkaomendin bukatuko da, 18:25a inguruan.