Unidad Alavesak bi saiotan aurkeztuko du diskoa bihar Ataunen
Ataungo Unidad Alavesa musikari boskoteak gaur bihar aurkeztuko du hirugarren diskoa, Made in Germany. Ataungo Herri Antzokian kontzertu bikoitza egingo dute; sarrera guztiak agortuta daude. Lehenengo emanaldia 16:30ean da, eta bigarrena 19:00etan. Aurkezpen birako hurrengo hiru kontzertuak Mañarian (maiatzak 14), Zaldibian (30) eta Gernikan (ekainak 5) dituzte.