CAF taldearentzat 30 autobuseko eskaria Bartzelonarako
CAFen filiala den Solarisek 30 autobus hibrido ekoizteko eskaria jaso du Transports Metropolitans de Barcelona operadorearengandik. Bartzelonako metropolian ibiliko dira etorkizunean. Egun Solarisek ekoitzitako ehun bat autobus hibrido eta elektriko dabiltza zirkulazioan Bartzelonako metropolian.