Gizarte langilea hartuko du Lazkaoko Udalak aldi baterako
Gizarte langile bat kontratatzeko aukeraketa prozesua hasi du Lazkaoko Udalak. Kontratuaren iraupena hilabete batekoa izango da. Interesatuek udaletxean eman behar dute izena eta agiriak aurkeztu. Epea bihar, osteguna, bukatuko da. Gizarte langintzako gradu titulua edo parekoa, eta 3. hizkuntza eskakizuna behar dira.