Aiestaran eta Goenaga, finaletik kanpo
Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa jokatu zuten atzo. Goierriko bi ordezkariak finaletik kanpo gelditu ziren
Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa jokatu zuten atzo, Arrasaten. June Aiestaran beasaindarra eta Sustrai Goenaga lazkaotarrak aritu ziren tartean, baina ez zuten finalerako txartela lortu. Amets Aizpuruak irabazi zuen saioa.
Finala bi aste barru izango da, maiatzaren 28an Urnietako Sarobe arte eszenikoen gunean. Ez da Goierriko ordezkaririk izango. Joar Garate, Nerea Isusi, Naia Arrizabalaga, Amets Aizpurua, Ekarin Tolaretxipi eta Jon Mendiluze arituko dira.