Takolo, Pololo eta Elena Madalenak ikuskizuna eskaini dute
Aurtengo Loinatz Jaien hutsunea betetzeko asmoz, Usurbe Antzokia alaitu dute Takolo, Pololo eta Elena Madalena pailazoek

Aurten ere bertan behera geratu dira Beasaingo Loinatz Jaiak, baina ez-festa hauek girotzeko asmoz, hainbat ekitaldi antolatu ditu Udalak. Gaur arratsaldean Takolo, Pololo eta Elena Madalena pailazoek ikuskizun alai eta koloretsua eskaini dute Usurbe Antzokian. Magia, dantza, musika eta barre-algarak protagonista izan dira gaurkoan.