Mikel Urdangarinek Urretxun joko du ekainaren 12an
URRETXU // Mikel Urdangarin kantari bizkaitarrak kontzertua egingo du Urretxun. Izurdeen Lekua azken diskoa aurkeztuko du. Kontzertua ekainaren 12an izango da, 20:00etan, Urretxuko Aldiri kiroldegian. Sarrerak atzo jarri ziren salgai, mikelurdangarin.eus webgunean eta Urretxuko Aizpurunea kultur etxean (11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara). Sarrerek 20 euro balio dute.













