Hilekoaz hitzaldia egingo dute Zaldibian larunbatean
ZALDIBIA // Zaldibian udaberria loretan egitarauaren barruan, hilekoari buruzko hitzaldi-tailerra izango da hurrengo ekitaldia. Veronica Satrustegi Marigorri-k Hileroko zikloan murgiltzen hitzaldia egingo du. Bigarren tailerra da eta hilerokoaren erregistroa nola eraman izango du hizpide. Antzokian, etzi 10:00etan hasiko da tailerra. Izena eman behar da.













