Aritz Ganboarekin 'Bideak' ikuskaria eta solasaldia Gabirian
GABIRIA // Udaberri Kulturalean, Aritz Ganboa artzain arruatzuarraren Bideak dokumentala emango dute Gabirian. Kultur etxean bihar 18:00etan da, eta aretoko edukiera murriztua dagoenez, beteta daude dagoeneko lekuak. Xabier Unanua zuzendaria eta Ganboa bertan izango dira, solasaldia egiteko.












