Hasi da erosketa bonuen hirugarren kanpaina Beasainen
Beasaingo Udalak sustatutako erosketa bonuen hirugarren kanpaina atzo hasi zen, oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ostean. 30 eurorekin 50 euroko erosketa egin ahal da. Diferentzia udalak bere gain hartuko du. Horretarako, 150.000 euro bideratu ditu. Bonuak ekimen honetara atxikiko diren establezimenduetan salduko dira.