Asteburuan 32 kasu gehiago atzeman dituzte Goierrin
Legazpik izan du igoerarik handiena, zazpi kasu berrirekin. Mutiloako datuek ere goraka jarraitzen dute. Orokorrean, herri handietan hobera egin du joerak, baina herri txikiagoetan agertu dira kasu berriak.
Ez gora eta ez behera. Datuen joera mantendu egin da asteburuan ere, bataz-beste, eguneko 10-11 kasutan. Joera aldaketa, ordea, herrien tamainari dagokionean ari da gertatzen. Orokorrean, herri handietan hobera egin du joerak; kasurik gehienak, ordea, herri txikiagoetan agertu dira. Osasun Sailaren arabera, 32 positibo gehiago atzeman dituzte eskualdean, ostiraletik igandera bitartean.
Positibo berrien kopurua aintzat hartuta, daturik okerrena Legazpik izan du, hala ere. Zazpi positibo berri atzeman dituzte. Eragin tasari dagokionean, ordea, arrisku egoeratik kanpo daude, eremu laranjan. Beasain (2), Ordizia (1), Urretxu (1) eta Zumarraga (1), eremu horian daude. Lazkao, berriz, berdean.
Herri txikiagoetan izan da datuen dantza. Mutiloan izandako agerralditik, bost positibo gehiago agertu dira asteburuan. Aste betean 16 kasu agertu dira, eta eragin tasa 6666,67raino igo da. Zaldibian 4 kasu gehiago daude, eta eragin tasa 482,51koa da. Idiazabalen ere 3 kasu atzeman dituzte egunotan, eta 630,25eko tasa dute. Zerainen bakarra agertu da, baina astean izandakoak batuta, 1094,89ko tasa dute. Ataunen bakarra agertu da, eta tasa jaitsi bada ere (400,69), mugan jarraitzen dute.
Gainontzeko herriak eragin tasaren 400eko mugaren azpitik daude. Hala ere, kasu berriak atzeman dituzte Seguran (2), Gabirian (1), Ormaiztegin (1), Zegaman (1) eta Zerainen (1).
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 7.683 COVID-19 positibo kasu izan dira.
05/21 | 05/22 | 05/23 | DENERA | TASA | |
Altzaga | 0 | 0 | 0 | 13 | 0 |
Arama | 0 | 0 | 0 | 19 | 0 |
Ataun | 0 | 0 | 1 | 218 (+1) | 400,69 |
Beasain | 0 | 2 | 0 | 1.573 (+2) | 171,17 |
Ezkio eta Itsaso | 0 | 0 | 0 | 42 | 0 |
Gabiria | 1 | 0 | 0 | 24 (+1) | 194,93 |
Gaintza | 0 | 0 | 0 | 10 | 0 |
Idiazabal | 1 | 0 | 2 | 162 (+3) | 630,25 |
Itsasondo | 0 | 0 | 0 | 67 | 0 |
Lazkao | 0 | 0 | 0 | 536 | 35,51 |
Legazpi | 4 | 2 | 1 | 925 (+7) | 309,19 |
Legorreta | 0 | 0 | 0 | 167 | 67,11 |
Mutiloa | 2 | 3 | 1 | 31 (+5) | 6666,67 |
Olaberria | 0 | 0 | 0 | 80 | 0 |
Ordizia | 1 | 0 | 0 | 1.326 (+1) | 198,61 |
Ormaiztegi | 0 | 0 | 1 | 108 (+1) | 156,74 |
Segura | 0 | 2 | 0 | 201 (+2) | 195,69 |
Urretxu | 0 | 0 | 1 | 630 (+1) | 146,43 |
Zaldibia | 2 | 0 | 2 | 318 (+4) | 482,51 |
Zegama | 0 | 0 | 1 | 184 (+1) | 131,49 |
Zerain | 1 | 0 | 0 | 16 (+1) | 1094,89 |
Zumarraga | 0 | 0 | 1 | 1.042 (+1) | 244,37 |
GOIERRI | 12 | 9 | 11 | 7.683 (+32) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.