Goierriko ordezkariek emaitza onak lortu dituzte Espainiako txapelketan
Ana Usabiagak zilarrezko domina lortu zuen elite mailako madison proban. Oneka Sanchezek eta Arene Perezek laugarren egin zuten, kadete mailan; Omniumean zazpigarren eta hamargarren amaitu zuten, hurrenez hurren
Ana Usabiaga, Arene Perez eta Oneka Sanchez txirrindulariek emaitza onak olortu zituzten asteburuan Palman jokatutako Espainiako txapelketetan. Usabiagak, Ziortza Isasirekin batera, zilarrezko domina lortu zuen elite mailako madison proban. Zortzi sprintetatik bostetan bigarren egin zuten; bat irabaztea ere lortu zuten. Baina ez zen nahikoa izan Tania Calvo-Eukene Larrarte bikotea gainditzeko.
Bikotea: | sprintak | Puntuak guztira | ||||||||
1. | T.Calvo/E. Larrarte | 5 | 5 | 5 | 5 | 5 | 3 | 5 | 10 | 63 |
2. | A. Usabiaga/Z. Isasi | 1 | 3 | 3 | 3 | 3 | 5 | 1 | 6 | 25 |
3. | I. Blanco/M. Lopez | 2 | 2 | 2 | 1 | 2 | 2 | 2 | 2 | -5 |
Arene Perez eta Oneka Sanchezen ere domina gertu izan zuten, kadete mailan. Laugarren amaitu zuten, brontzezko dominetik bi puntura. Azken sprintera hirugarren postuan iritsi ziren, baina ez zuten punturik pilatzea lortu eta aurkariek aurrea hartu zieten.
Bikotea: | sprintak | Puntuak guztira | ||||
1. | N. Capella/C. Blanco | 2 | 3 | 5 | 10 | 20 |
2. | A. Grañana/D. Grañana | 5 | 5 | 3 | 6 | 19 |
3. | J. Garcia/C. Pareja | 1 | 2 | 0 | 4 | 7 |
4. | A. Perez/O. Sanchez | 3 | 0 | 2 | 0 | 5 |
Omniumean ere lehiatu ziren Perez eta Sanchez, banaka. Mutiloarrak 10. egin zuen; beasaindarrak, berriz, zazpigarren.
Scratch | Tempo | Kanporatzea | Puntukakoa | Puntuak guztira | Sailkapena | |
Oneka Sanchez | 5 | 4 | 11 | 0 | 86 | 7 |
Arene Perez | 8 | 10 | 10 | 0 | 70 | 10 |