Jon Txurrukak ez du Ordizia Rugbin kirol zuzendari postuan segiko
Lau urteko ibilbidean egin duen lana nabarmendu du Ordizia Rugbi Elkarteak. Juanma Lescano, Gonzalo Vazqueze, Vukile Sofisa, Keegan Munro, eta Igor Genua jokalariek ere ez dute segiko.
Jon Txurrukak ez du Ordizia Rugby Elkarteko kirol zuzendari postuan jarraituko datorren denboraldian, hala jakinarazi zuen Ordizia Rugbi Taldeak, atzo. «Txurrukak lau urte luzez jardun du lanean, klubaren alde bere onena ematen, baina orain pauso bat alde batera eman eta atseden hartzeko garaia iritsi zaio. Errugbiaren maitalea, zalantzarik gabe, klubeko gizona izan da, da eta izango da, eta horregatik Ordizia Rugby Elkarteak ez dio agur esaten, laster arte baizik». Hitz horiekin, urte hauetan guztietan Ordiziako taldearen alde egin duen lana eskertu nahi izan diote.
Txurrukaren irteerak, hutsune bat utzi du taldean, eta bere tokia betetzeko lanean ari direla adierazi dute. Oraindik, beraz, ordezko pertsonaren izenik ez dute eman, baina antza denez, hurrengo egunetan egingo dute publiko.
Jokalarien agurrak
Gainera, bost jokalarik ere taldea utziko dute. Juanma Lescanok, Gonzalo Vazquezek, Vukile Sofisak, Keegan Munrok, eta Igor Genuak, ez dute Ampo Ordizian jokatzen jarraituko.