Kolonbiako gobernuaren "errepresio basati eta bidegabea" salatu dute Lazkaoko EAJk eta EH Bilduk
Bi alderdien babesarekin onartu dute adierazpen instituzionala. "Sistema demokratiko batean protesta soziala oinarrizko eskubidea" dela gogorarazi dute, eta elkartasuna adierazi diete Kolonbiako herritarrei.
Kolonbian bizitzen ari diren egoera dela eta, EAJ eta EH Bildu udal taldeek adostutako adierazpen instituzionala onartu du Lazkaoko Udalak. Bertan, elkartasuna adierazi diete Kolonbiako herritarrei, eta gobernua erabiltzen ari den “errepresio basati eta bidegabea” salatu dute.
Hemen udal adierazpena osorik: