Alazne Etxeberriak bakarrizketa saioa egingo du igandean
Bakarrizketa saioa egingo du Alazne Etxeberriak Legorretan. Bikote bila izenburupean, emakume euskaldun batek senargaia bilatzeko edo ligatzeko dituen komeriak ekarriko ditu. Saioa, igandean, hilak 30 izango da, Herri Antzokian, 18:00etatik aurrera. Sarrerak lortzeko, udal liburutegira deituta (943 08 50 50), epostaz kultura@legorreta.eus), WhatsApp-ez mezua bidalita (747 428 260), liburutegira bertara joanda, edo leihatilan saioa baino ordu erdi lehenago. Prezioa, 3 euro.