Energia burujabetzaz hitzaldia egingo du Goienerrek Zaldibian
Goiener kooperatibako Alazne Arrutik energia burujabetzari buruzko hitzaldia egingo du, gaur, Zaldibian. Antzokian 18:30ean da, Zaldibian udaberria loretan zikloaren barruan. Goienerren eredua ere azalduko du, eta udalarekin batera aurten Lardizabal herri eskolako teilatuan jarriko duten energia-sorkuntza instalazioaren xehetasunak emango ditu.