Haurrekin udan lan egiteko bi lagun hartuko ditu udalak Gaintzan
Aisialdi jardueretan aritzeko dinamizatzailea eta begiralea hartuko ditu udalak udarako.
Udako aisialdi-jardueretan haurrekin ariko diren bi lagun kontratatzeko deialdia egin du Gaintzako Udalak. Dinamizatzaile bat eta begirale bat hartuko ditu.
Hemezortzi urte beteak, euskaldunak, eta dinamizazio nahiz begiraletza lanerako egokiak izan behar dute. Gaintzarra izatea baloratuko dute.
Ekainaren 28tik uztailaren 30era izango da lana, egunean lau ordu, plangintza-denborak barne. Izena ekainaren 4ra arte eman behar da, udaletxean.