Jacintok jokabideen zergatiak ulertzeko pautak emango ditu
Murumendi ikastetxeak Nekane Jacinto pedagogoaren eta hezitzaile sozialaren hitzaldia antolatu du gaur, 18:45ean. Aurrez aurreko saioa izango den arren, streaming bidez ere eskainiko dute, zoom aplikazioaren bitartez. Seme- alaben garapenaren eta jokabideen inguruan arituko dira. Helburua, gurasoei jarrera egoki zein ezegokien aurrean erantzuteko pautak eskaintzea da.