Nikolas Lekuonaren omenezkoak, ikusgai
Nikolas Lekuona X. argazki lehiaketan aukeratutako lanak ikusgai daude, ekainaren 11ra arte, Barrenan.
Ekainak 11ra arte ikusgai egongo dira Nikolas Lekuona X. estatu mailako argazki lehiaketan aukeratutako lanak. Astelehenean ireki zuten erakusketa Barrena jauregian, eta sari banaketa ere egin zuten. Lehen saria, Luis Martinez-ek jaso du, Tadzia izenburudun lanagatik, bigarren saria, Miquel Planellsek Pensamientos lanagatik, eta hirugarren saria, Jose Ramon Lunak, Hermanas lanagatik. Herriko saria, Joxemi Romerorentzat izan da Bascula y zabahorias. Erakusketa 09:00 13:00etara eta 16:30etik 20:00etara bisita daiteke.