Iñaki Beitiaren heriotzaren 25. urteurrena
Ekainean urteurreneko kamisetak salgai jarriko dira
Igandean 2021eko Iñaki Beitia mendi martxari zegokion eguna izan zen. Iaz bezala, ezagunak diren arrazoiengatik, bertan behera utzi zuten. Dena den, jardueraren bat egingo dute eta kamisetak salgai jarriko dira.
Izan ere, 2021a urte berezia da: Beitia 1996ko uztailean hil zen eta, beraz, aurten 25 urte beteko dira zendu zenetik. Haren oroitzapena bizirik mantentzeko, martxaren antolatzaileek jardueraren bat egitea pentsatu dute.