Ura izango da tertuliarako lehen hizketagaia Beasaingo mintza tertulian
Aittu Euskara Elkarteak eta Beasaingo Udalak euskaraz aritzeko tertuliak sortu dituzte. Gaur egingo dute lehen saioa, 19:00etan, Igartzako Jauregian. Josetxo Zufiaurrek urak Beasainen izandako garrantziaz hitzaldia eskainiko du aurrena eta solasaldia hasiko da gero.