Zeasma lehiaketan partaide guztiek jasoko dute saria
Udalak antolatutako II. Zeasma kultura-sormen lehiaketa bozketa herrikoiaren beharrik gabe bukatu da. Iaz baino lan gutxiago jaso dituzte, eta adin tarteka izendatutako sariak Gerriko liburu dendan 30 euro partaide hauen artean banatu dituzte: Amaiur Igartzabal Aizkibel (0-5 urte), eskolako 6-9 urteko haurrak (6-11 sailean), Lexuri Etxezarreta Larrañaga (12-16), Pake Galdos Etxeberria (16-60), eta Iñaki Murua Jauregi eta Blanca Lopez Garcia (+60).