Azken Sustraiak eta Alarma Morea, Lazkaon kontzertuan
LAZKAO // Lazkaoko Gazte Asanbladak musika kontzertua antolatu du. San Prudentzio jaiak pandemiagatik bertan behera geratu ondoren, ordezko prestatutako ekimenetako bat da, kultura suspertzeko eta aukerak emateko helburuarekin. Azken Sustraiak eta Alarma Morea talde goierritarrek joko dute. Areria antzokian da kontzertua, larunbatean 18:30ean. Sarrera 5 euro da.













