Haurrentzat eta helduentzat antzerki bana Gabirian
GABIRIA // Udaberri Kulturala egitaraua asteburu honetan bukatuko da, Gabirian. Bi antzezlan programatu ditu udalak. Bihar, 18:00eta n, Kalean otso, etxean usoa ikuskizuna izango da, 2-12 urte bitarteko haurrentzat. Eliza ondoko saloian da. Sarrerak udaletxean erreserbatu behar dira. Larunbatean, ordu eta leku berean, Manicom place antzerkia egingo dute. Saioa Etxezarreta da aktoreetako bat. Sarrerak agortuta daude.













