Unidad Alavesaren Goierriko bigarren saioa Zaldibian etzi
ZALDIBIA // Ataungo Unidad Alavesa musika taldeak Made in Germany diskoaren aurkezpen kontzertuekin jarraitzen du. Maiatzaren 8an estreinaldia jo ondoren, igandean Zaldibian egingo dute Goierriko bigarren emanaldia, Resti pilotalekuan, 18:00etan. Sarrerak Zaldibiako kultur etxean hartu behar dira, arratsaldean (10 euro).













