Ataungo Udalak gaur Aian hasiko ditu auzokako batzarrak
ATAUN // Udal agintaldiaren erdira iritsi dela eta, Ataungo Udalak auzo batzarrak antolatu ditu, herritarrekin informazioa banatu eta ekarpenak jasotzeko. Aia auzoko Erroipe aterpean izango da aurreneko bilera, gaur. Hurrena, ostegunean, San Gregorioko Elkargunera joango dira, eta azkenik San Martingoa udaletxean da, ekainaren 8an. Denak 19:00etan hasiko dira.













