'Futbolariak eta printzesak', gaur, Ezkioko udaletxean
EZKIO // Futbolariak eta printzesak antzezlana eskainiko dute gaur Ezkioko udaletxean, 18:00etan. Aforoa mugatua izango denez, aurrez izena eman behar dute interesa duten herritarrek, udaletxera deituta, 943 72 13 03 zenbakian. Klasetik ihes egin duten Odei eta Lur dira antzezlanaren protagonistak. Lurrek Lur izan nahi du, eta Odeiek Odei, inork noiz eta nola jokatu behar duten esan gabe.












